1,7 kilo okela eta lau arrautza dituen hanburgesa hiru kideren artean irensteko gai al zara?

Xabi Gorostidi 2017ko api. 4a, 16:52
http://www.elnortedecastilla.es

Jai Zale tabernak hanburgesa lehiaketa prestatu du egubakoitz honetarako, 21:00etan. Hiruko taldeetan antolatuta, ia bi kilo okelekin egindako hanburgesa jaten lehenak izango da irabazlea. Izen ematea zabalik dago ostegunera arte, taldeko 30 euroan (zati bat Korrika laguntzera bideratuko da), eta sari berezia izango da talde garailearentzat.

Hanburgesaren osagaiak, ondorengoak:

  • 1,7 kilo okela
  • 4 arrautza
  • Gazta
  • Hirugiharra
  • Tomatea
  • Letxuga
  • Kipula
  • York urdaiazpikoa
  • Patata frijituak
  • Ketchupa eta maionesa

Antolatzaileak jakinarazi dutenez, bildutako diruaren zati bat Korrika laguntzera bideratuko da: "Txapelketatik ateratako diruaren zati bat Korrikari emango zaio. Beraz, ez dago aitzakiarik! Animo! Euskaraz bizitzeko ez dau eta enpatxorik!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak