Guadarrama mendizerrara egingo duten irteerarako izen-ematea luzatu du Besaidek

Iker Oñate 2017ko mar. 30a, 15:18
Guadarrama mendizerran barrena ibiliko dira parte hartzaileak.

Madrilgo Guadarrama mendizerrara irteera antolatu du Besaide Mendizale Elkarteak, apirilaren 29tik maiatzak 1era. Oraingoz, 30 pertsonek eman dute izena; gutxienez, 40 pertsonako taldea osatu nahi dute, irteeraren gastuei aurre egiteko. Hori hala, izen-emate epea luzatu dute: apirilaren 13ra arte egongo da zabalik.

Interesa duenak, Besaide Mendizale Elkarteko egoitzan (astearte eta asteazkenetan, 19:30-20:30 bitartean) edo beraien kontu korrontera transferentzia eginez eman dezake izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak