Zaldibarko Futbito Txapelketaren aro berrirako izen ematea zabalik

Xabi Gorostidi 2017ko mar. 27a, 11:40

Betiko formatuari eusteko talde nahikoa ez izateak eragin du aurten txapelketarik egon ez izana, baina antolatzaileek formatu laburragoko lehiaketa egiteko gogoz daude. Apirilaren 22an hasi eta uztailera arte jokatuko litzateke, eta apuntatzen diren talde kopuruaren arabera erabakiko da zein formatutan jokatuko den.

Hilaren 10era arte egongo da zabalik izena emateko epea. Taldearen izena eta kontakturako telefono bat emateaz gain, 150 euro jarri beharko dira talde bakoitzeko. Izen ematea hiru eratara egin daiteke:

  • Email bidez (zaldibarkofutbitotxapelketa@gmail.com)
  • Facebook bidez
  • Antolakuntzako kide batekin kontaktatuz

Printzipioz apirilaren 22an hasiko da, eta asmoa asteburu guztietan partiduak jokatzea da, San Juanetan izan ezik. Antolakuntzatik parte hartzera animatzeko dei egin dute aro berrian ahalik eta talde gehien egoteko. Ez balitz talde nahikoa apuntatuko, txapelketa bertan behera geratuko litzateke.

Era honetako irudiak berriz ikusteko asmoz antolatu nahi dute txapelketa berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak