Lapurrak sartu dira AC Moviles dendan

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 27a, 10:56

Zapatutik domekara bitartean sartu ziren lapurrak Maala kaleko 9. zenbakian dagoen AC Moviles dendan. Erakusleihoan zuloa eginda sartu ziren eta han zeuden smartwatchak eta bozgorailuak eraman zituzten.

Dendak bi erakusleiho ditu eta horietako batean sartu ziren, hain zuzen ere, produkturik garestienak zituen horretan. Denda barrura, ostera, ez ziren sartu. Salaketa dagoeneko jarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak