Ongietorria egin diete kanpotik Arrasatera bizi izatera etorritakoei

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 17a, 12:00

Badute kanpotik udalerrira bizitzera datozenendako harrera protokolo bat Arrasaten, berriki martxan jarri dutena. Bada, atzo iluntzean azken urteetan Arrasatera bizitzera etorritakoei ongietorria emateko ekitalditxoa egin zuten udaletxean.

Osoko bilkuren aretoan hainbat jatorritako herritarrak batu ziren, eta udal ordezkariek, gizarte zerbitzuetako langileek eta Ekin Emakumeak elkarteko ordezkariak egin zieten harrera.

Ongietorria egiteaz gain, erabilgarri izan ditzaketen Udal baliabideen berri eman zieten.

Ekin Emakumeak elkarteak bideratuta

Arrasaten bizi izatera datorren pertsona bat erroldatzen den momentutik jartzen dute martxan harrera protokoloa, eta hasierako harrera zerbitzua Ekin Emakumeak elkarteak kudeatzen du.

Ali eta Ibrahim El-Khadi, esaterako, marokoarrak dira. Lehenengoa 2015eko urritik bizi da Arrasaten, eta Ibrahimek, berriz, zazpi hilabete daramatza hemen. Aurretik, baina, Eibarren, Agurainen eta Gasteizen bizi izan da. Keinu polita iruditu zaie Udalak ongi etorri ekitaldia antolatu izana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak