Nekazaritza ekologikoa lantzeko mintegi bat inauguratuko dute Aita Mennin

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 20a, 15:29

Buruko gaixotasunak dituztenak lan munduan eta gizartean integratzea helburu duen nekazaritza ekologikoa landuko dute Aita Menni Ospitalean eta bihar, martxoak 21, mintegi bat inauguratuko dute horretarako.

Nekazaritza ekologikoa lantzeko mintegi bat eta berotegi bat jarriko dituzte abian bihar. "Ekimen horren helburua da buruko gaixotasunak dituzten pazienteen errehabilitazioa nekazaritza ekologikoaren bitartez bideratzea, eta horrela integratu ahal izatea bai gizartean, bai lan munduan", adierazi dute Aita Menniko ordezkariek.  Entrenamendurako eta trebakuntzarako erabiliko dute ortua gaixoek, garapen terapeutikoan lagun diezaien eta beste gaitasun batzuk gara ditzaten.

Pazienteek produkzio guztian hartuko dute parte; hazia ereiten hasi eta jasotako uzta saltzen bukatu. Horrela, erosleekin hartu-emanak izaten ikasiko dute.

Jaurlaritzako eta Aldundiko ordezkariak

Inauguratze ekitaldian izango dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal; Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatu Maite Peña eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxena. Egoitzako ordezkariak eta gaixoak ere bertan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak