goiena.eus

El Salvadorreko internazionalisten bizipenak gertutik ezagutzeko saioa

 Arrasate

Atzo arratsaldean 'Dos pueblos a los que amar, un mundo por el que luchar' liburuaren aurkezpena egin zuten Irati Tabernan, Jose Luis Estevezek eta Hector Ibarrak. 2017ko brigada internazionalen berri eman zuten saio hasieran, eta ondoren, bi protagonistek El Salvadorren egindako lana eta bizitako esperientziak azaldu zituzten.

Askapenak antolatuta, Dos pueblos a los que amar, un mundo por el que luchar liburuaren egileek aurkezpena egin zuten atzo Irati Tabernan.

Saioa 2017ko brigaden aurkezpenarekin hasi zuten. Aurtengoen artean honako hauek aurki daitezke: Venezuela, Brasil, Mexiko, Argentina-Uruguay, Bolivia, Herrialde Katalanak, Italia, Palestina edo Bretainia. Aurten tamalez, Kurdistan eta Sahara kanpo geratu dira, brigadentzako baldintza egokiak ez daudelako.

Ondoren Jose Luis Estevez eta Hector Ibarrak hartu zuten hitza. El Salvadorreko esperientziak ez ahazteko idatzitako liburua aurkeztu zuten, baina lehenik eta behin internazionalismoaren lehen urratsez mintzatu ziren. Duela 200 urte baino gehiago hasitako mugimendua dela azaldu zuten. Kubako askapen mugimenduak, Espainiako gerra zibila eta beste hainbat guda jarri zituzten horren adibide gisa.

Jarraian, internazionalisten arrastoari buruz hitz egin zuten. Askotan ahaztu egiten da, atzerritik etorritako kideek leku horietan borrokatu zutela, eta hori ez ahaztea eta balioan jartzea nabarmendu zuten. Euren kasuan, El Salvadorren borrokatu zuten gorpuak berreskuratzeko egindako lana azaldu zuten, bizia eman zuten horien gorpuak identifikatzea egin beharreko zerbait dela helarazteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa