‘5 kontinente, milaka kultura, zero muga’ arrazakeria eta xenofobiaren aurka

Jokin Guridi 2017ko mar. 17a, 10:04

Hainbat erakundek elkarretaratzea deitu dute Arrasaten Martxoaren 21erako arrazakeria eta xenofobiaren aurka. Jone Axperen leloa izan da aukeratua 12-18 urte bitarteko gazteekin egindako lehiaketan.

Martxoaren 21a da Arrazagatiko Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta egun hau aitzakiatzat hartuta elkarretaratzea deitu dute Arrasateko Udalak, Elkarhezitzenek, Ekinek eta Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko Elkarteak Herriko Plazan. Ekintza kolektibo bat ere egongo da elkarretaratzearekin batera. Hitzordua arratsaldeko 18:00tan finkatu dute eta ‘5 kontinente, milaka kultura, zero muga’ lelopean egingo dituzte ekintza guztiak.

Aurtengo leloa 12-18 urte bitarteko gazteen gazteei zuzendutako lehiaketa batean aukeratua izan da. Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko 2. DBHko ikaslea den Jone Axpek proposatutako leloa izan da aurtengo leloaren saria irabazi duena, arrazakeria eta xenofobiaren aurka egoteko arrazoiak modu labur eta zuzenean barneratzen dituelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak