Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako azken ekitaldiak egingo dituzte egunotan Emakume Txokoak antolatuta. Charo Gallego aretxabaletarraren Suerte antzezlana izango da egubakoitzean, martxoaren 17an, eta Zinegoak Hedapenaren laburmetraien emanaldia hilaren 23an.
Maitasunaren, desioaren, bakardadearen, zahartzaroaren eta beste hainbaten gainean egingo du berba Charo Gallegok Suerte lanean datorren egubakoitzean, martxoaren 17an, 19:00etan, Kulturaten.
Zinegoak laburmetraiak
Zinegoak Hedapenaren laburmetraien emanaldia hurrengo eguenean izango da, martxoaren 23an, 19:00etan, Kulturaten. Emanaldi horretan Zinegoak zine jaialdia antolatzen duen Hegoak elkarteko kide bat izango da emanaldia aurkezten.
Film laburretako bat Deiane Moreno arrasatearrak egin du, Tunel koloretsua, eta Moreno bera han izango da filmaren nondik norakoak azaltzeko.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak