Galdu egin du Mondrak Mutrikuren etxean

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 11a, 19:21

Irabazten hasi arren arrasatearrak, irauli egin dute markagailua mutrikuarrek eta 3 eta 2 irabazi diote Mondrari.

Andoni Aizpuruak sartu du lehen gola, baina berdindu egin dute etxekoek eta haren atzetik beste bi gol sartu dizkiote. Mondra golak egin nahian ibili da baina ezin asmatu atean. Partiduaren amaieran iritsi da bigarrena, Imanolek egin du; berdinketarako, baina, denborarik ez eta puntu barik itzuli behar izan dute.

Sailkapen buruan jarraitzen du oraindik Mondrak, bigarren eta hirugarrenarekin puntu gutxiko aldearekin, eta datorren astean puntuak eskuratu gura ditu etxean, Zarautzen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak