goiena.eus

Udazkeneko eta neguko maukak aprobetxatu dituzte arrasatearrek

 Arrasate

Arrasateko Ibai-Arte merkatari elkarteak antolatuta, egun guztian eten barik izan da udazkeneko eta neguko stockaren azoka. Guztira, 33 komertziok atera dituzte kalera euren produktuak. Aurten gainera, Maiatzaren Lehena plaza ere merkataritza gune bezala egokitu dute.

Udazkeneko eta neguko maukak aprobetxatu dituzte arrasatearrek
Herritarrak deskontuak aprobetxatzen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Arratsaldean ibili da jende gehien, Beinke dendako jabe Kristina Arriaranen arabera. "Goizean mugimendu polita eduki dugu. Ondoren, eguerdian, nahiko triste egon da, euria hasi delako, baina arratsalde partean gora egin du jende kopuruak", azaldu du. Eguraldi nahasia izan da eta horrek "erabat" baldintzatu du eguna. "Karpa batekin kanpora atera gara eta euria hasi denez, berriro sartu behar izan dugu. Hor ibili gara, kanpora eta barrura".

Beherapen azoka egiteak pena merezi duela azpimarratu du Beinke dendako jabeak. "Orain udaberria dator, denboraldi berria, eta dendariok dirua behar dugu", dio. Hala, erdi prezioan egon dira produktuak, baita %60-70erainoko beherapenak ere.

Gaineratu du herritarrak "oso argia" dela eta badakitela maukak aprobetxatzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa