Andaluziako eguna ospatuko dute Al-Andalus elkartean

Jokin Guridi 2017ko ots. 28a, 10:34
Musakolako Al-Andalus elkartea

Otsailaren 28tik Martxoaren 5a arte luzatuko dira ospakizunak, dantza eta musika izango direlarik protagonista.

Musakolan dagoen Al-Andalus elkarte kulturalak Andaluziako eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako. Egitaraua honakoa da:

Otsailaren 28an ohorezko brindisa eta zizka-mizkak izango dira 19:30tan, Andaluziako ereserkia interpretatzearekin batera.

Martxoaren 4erako hainbat ekintza antolatu dituzte:

  • 13:00tan Alegria de la Sierra taldearen emanaldia.

  • 19:30tan Al-Andalus abesbatzaren emanaldia.

  • 21:30tan gala-afaria.

  • 23:30tan Gauargi taldearen kontzertua.

Martxoaren 5ean elkartearen asanblada orokorra egingo dute 10:30tan eta ondoren, 13:00tan, Lourdes Oncala dantza eskolakoekin dantza egiteko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak