Baten faltan, bi Donald Trumpek; Frida Kahlok eta Van Goghek; Neronek... Lehengo eta oraingo hainbat pertsonaia ezagunek egin dute bat gaur Arrasateko Aratusteetan. Iazko kuadrilla irabazleak, andetarrez janztita, dantzarako deia egin du pregoian, eta herrikideek erantzun dute.
Hala, besteak beste Bollywoodeko konpainia batek ederki astindu du gorputza hilabetetako entseguei esker, eta Disneyko pertsonaiek ere koreografia ederrak egin dituzte. Edonon aurkitu dute inspirazioa arrasatearrek: Nor da nor? joko ezagunean, Mexikoko Heriotzaren Egunean, Afrikako tribuetan...
Sariei dagokionez, emakumezko mozorro onena Jasone Giraldok lortu du Frida Kahloz janzteagatik; gizonezko mozorro onena aldiz, Gorka Iraiolarentzat izan da Gorkius estatuaz mozorrotzeagatik. Karroza onena eskeleto erraldoiarentzat izan da, eta kuadrilla onena, Bollywoodeko konpainia.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak