Aratusteak 2017

Sardina prestatzen!

Ane Vitoria 2017ko ots. 24a, 13:46
Andoni Altzelai, SUDC elkarteko kidea

Asteburuan buru belarri sartuko gara inauterietan. Mozorro, jantzi eta kolorez beteko dira bailarako herriak martitzenera arte, martitzena izaten delako inauterien azken eguna. Eta egun horretan sardinaren hiletarekin agurtzen dute jaia Arrasaten. 

Hamar urte inguru daramate sardinaren hileta antolatzen SUDC elkarteko kideek. Prozesu luzea denez, hilabete eta erdi lehenago hasten dira. Sardina egiteko kartoia, egurra eta papera erabiltzen dituzte; sua era egokian hartzen duten materialak hain zuzen. Izan ere, sardina erre egiten dute. Aurten lau lagun dabiltza prestakuntza lanetan. 

12 lagunek eramango dute sardina altzoan.  Aurreko urteetan, oso astuna izan zen, horregatik, arintzea erabaki dute eta aurten 120 kilo pisatuko ditu. Ohiturarekin jarraituz,  ibilbidea betikoa izango da Nafarroa etorbidetik irten eta Herriko Plazan amaituko da gaueko 21:00etan. Azken urteotan bezala, ospakizuna goizago hasiko da txikienek ere sardinaren hileta ikusteko aukera izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak