Puntu batengatik galdu izanari buelta ematera

Xabier Urtzelai 2017ko ots. 24a, 13:21
Arantzabal, iaz Valle de Eguesen kontra jokatutako partiduan.

MUk sailkapenean postu bat atzerago dagoen Burgosko Unibertsitatearen kontra jokatuko du bihar Iturripen (18:30); Larreategik taldearen dinamika ona azpimarratu du, nahiz eta mingarria izan zen joan den asteko porrota: "Guk galdu genuen lehia" .

Mondragon Unibertsitatea ligako zortzigarren garaipena eskuratzeko asmoz kantxaratuko da bihar Iturripera (18:30). Garaipen horrek lasaitasuna ekarriko luke taldera, ez bereziki larri daudelako, baina bai EBAri eusteko beste aurrerapauso garrantzitsu bat izango litzatekeelako: "Gure atzetik datoz, baina partidu zaila izango da. Azkenaldian etxean baino kanpoan gabiltza maila hobea erakusten, baina partidu oso garrantzitsua da, irabazi beharrekoa. Burgosko taldeak jokalari berri bat fitxatu du, EBAn hamabi urtetako esperientzia daukana, eta ikusteko dago ze maila emango duten", adierazi du Larreategik aste barruan.

Minutu madarikatua 

Burgosen kontra ahaleginduko dira joan den asteko partiduko azken minutua ahazten (64-63): "Partidu amaieran kontrarioak aitortu zigun guk galdu genuela partidua. Minutu bat faltan 6 puntuko aldea geneukan, baina txarto kudeatu genuen azken minutu hori. Azken jokaldian ere gurea izan zen baloiaren jabetza, baina pare bat akats egin genituen. Gertatzen diren gauzak dira, eta ikastea baino ez zaigu geratzen, partidua orokorrean borobila izan zelako. Dena dela, taldearen dinamikarekin oso pozik nago, ondo gabiltza lanean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak