Zein da Monterrongo sekuoiarik altuena? Egin apustu!

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ots. 22a, 09:40
Monterrongo agertokiaren bi aldeetan dauden sekuoien artean dago altuena, AZEkoen arabera.

Arrasate Zientzia Elkartekoak Monterron parkeko sekuoia altuena neurtu guran dabiltza. AZEkoek eguna ez dute erabat ziurtatu, baina Iban Del Campo arrasatearrak apustu bat abiatu du egubakoitzerako.

"Neurketari saltsa apur bat jarri gura izan diogu, egubakoitzekoa txikiteo ezberdin bat izan dadila", adierazi du Del Campok. Monte tabernan egingo da porra; AZEkoen neurketaren emaitzara gehien gerturatzen denak irabaziko du apustua.

Prezioa izango da bost eurokoa, eta bost sekuoietatik altuenaren metro kopurura gehien hurbiltzen direnak izango dira irabazleak. Lehen saridunarentzat botearen %50 izango da, bigarrenarentzat %30 eta hirugarrenarentzat %20. Egin apustu!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak