'Martinez de Ubago arrasatearrak'

Ubane Madera 2017ko ots. 22a, 09:08
Luis Martinez de Ubagoren etxean, 1940. urtean.

Osasun esparruan ospe handia izan duen Arrasateko Martinez de Ubago familiaren gainean idatzi du oraingo honetan Josemari Velez de Mendizabal Debagoieneko historiagileak. Haginlariak batzuk, medikuak beste batzuk, alkate ere bai, eta bat Zuzenbidean lizentziatu ondoren, korrespontsal ere izan zena. Hori bai, guztiak izan ziren errepublikazaleak.

1904. urtean jaio zen Luis Martinez de Ubago Milikua Arrasaten. Hura izan zen familiako lehen haginlaria eta haren urratsak jarraitu zituzten Martinez de Ubago familiako ondorengo gehienek –bai gizonezkoek, behintzat–.

Haren aurretik, baina, Alberto Martinez de Ubago aita ere medikua izan zen Arrasaten, nahiz eta, hori bai, Iruñean munduratu 1874. urtean. Eta haren anaia ere Arrasateko mediku izan zen, Iruñeko alkate errepublikazale izan zen, baina, lehenago.

Korrespontsala ere

Vicente Martinez de Ubago izan zen, berriz, Zuzenbidean lizentziatu eta bide hori jarraitu zuen Martinez de Ubagotarra. Iruñean izan zuen legelari bulegoa, hain justu ere. Korrespontsala ere izan zen bertan, besteak beste Vida Vasca agerkarian idatziz.

Alberto Martinez de Ubago haginlaria izan zen sendiko azkeneko kidea. Edozein modutan, Martinez de Ubagotar familiaren gaineko kontakizuna xehetasunez irakur daiteke Hots Begi Danbolinak blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak