Malen Ruiz de Azuak urrezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ots. 19a, 15:50
Malen Ruia de Azua

Arrasatearrak 4,16 metroko jauziarekin irabazi du, pertika-jauzian, Salamancan jokatu den Espainiako Txapelketa. Hirugarren Maialen Axpe arrasatearra izan da. Istar Dapenak 5. postua lortu du, 5,15 metroko jauziarekin, eta Iñigo Uribarrenek brontzea lortu du jauzi-hirukoitzean.

Pertika-jauzian, 4.16 metroko jauziarekin, Malen Ruiz de Azua arrasatearra da Espainiako txapeldun berria, maila absolutuan. Gainera, Arrasateko Maialen Axpek brontzezko domina lortu du 4,11 metroko jauziarekin.

Gizonezkoetan, Istar Dapenak ezin izan du hiru onenen artean sailkatu, baina 5,15 metroko jauziarekin lan txukuna egin du, eta 5. gelditu da.

Bestalde, Iñigo Uribarrenek brontzezko domina lortu du jauzi-hirukoitzean, 16,17 metroko jauzia egin ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak