goiena.eus

Surfaren gaineko 'Euskal Balearen Ehiza' dokumentala eguaztenean

 Arrasate

Asier Altuna Txokito arrasatearrak eta Jon Goikoetxea gasteiztarrak ekoitzitako surfaren gaineko Euskal Balearen Ehiza dokumentala emango dute otsailaren 22an, eguaztena, Kulturateko areto nagusian (18:30) ArraSasoi programaren barruan.

Olatu handien eta baleen arteko alderaketa egin eta olatu mota horien bila joaten direnean surflariek zer nolako esperientzia bizi duten jaso dute dokumentalean. Asier Altuna Txokito eta Jon Goikoetxea filmaren aurkezpenean izango dira, eta bukaeran ikusleen jakin-mina aseko dute.

Martxoan jarri zuen abian Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai programa. Ariketa fisikoarekin zerikusia duten ekintzak izan dira protagonista hor; besteak beste, kiroldegiko abonatuentzat ikastaroak, hitzaldiak, mahai-inguruak, eta herriko kirol klubekin elkarlanean egindako ekimenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa