Mozal Ordenantzarik Ez plataformak salatu du garbiketa ordenantza "erreminta politiko bezala erabiltzea"

Mirari Altube Arrese 2017ko ots. 17a, 13:03

Orain dela bi hilabete onartu zuen Udal gobernuak garbiketa ordenantza eta Mozal Ordenantzarik Ez plataformak salatu gura izan du "erreminta politiko bezala" erabiltzea eta "aplikazioan arduragabekeria". Eta arrasatearrei dei egin die "ordenantzaren eraginik pairatuz gero harremanetan jartzeko" eurekin.

Zera adierazi dute: "Mozal Ordenantzarik Ez plataformak ordenantza honen ezarpen partziala eta erreminta politiko bezala erabiltzea salatzen du Udal gobernua, gizartearen mobilizazioa eta adierazpen askatasuna zentsuraz kontrolatzeko asmoa agerian geratzen baita. Herritarren ekimena burokraziaz oztopatzen eta ordenantzaren aplikazioa arduragabetasunez eramaten ari da, hiritarren eskubide minimo batzuk bermatu gabe".

Eta herritarrei dei egin die halako egoerarik gertatuz gero esateko: "Egoera salatzeaz gain, Mozal Ordenantzari Ez plataformak deialdi bat zabaldu nahi die arrasatear guztiei, ordenantzaren eraginak pairatzen badituzte, isunetan edo beste hainbat eratan, gurekin kontaktuan jartzeko, gure babesa erantzun kolektibo baten bidez izateko. Plataformarekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: mozalordenantzariez@gmail.com".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak