Antzerkiaz gozatu ahal izango da gaur Kooltur Ostegunak egitasmoaren barruan, Arrasateko gaztetxean, 22:00etan. Beheko Larraine konpainiaren obraren egilea zein aktore bakarra, luzaroan Artedrama taldean aritutako Miren Tirapu da, eta Maika Etxekopar izango du bidelagun zuzendari lanetan laguntzen. Teknikaz, berriz, Hats Teatroa arduratu da.
Atte hil aurretik antzezlanak lanean hartutako erabakien nahiz jasotako ondarearen eragina landu ditu; eta istorio dramatikoa bada ere, komediatik kontatzen saiatu da. Bertan ikusi ahal izango da Maxusek bere biloba Aneri gauero ipuin bera kontatzen ziola. Bi hilabete pasako dira, ordea, istorio hori azkenenekoz entzun zuenetik. Aratusteak gainean dira berriz, eta urtero bezala, Erremosenea baserriko harategira joango da Ane jaiak ospatzera; han agerian utziko dute amonak kontatzen zion ipuinak ezkutuan zeraman esanahia.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak