goiena.eus

Gimnasia txapelketa Uarkapen, eta erakustaldia

  Kirola  Arrasate

Eskolarteko B mailako txapelketa egingo dute zapatu goizean, eta arratsaldean benjaminen topaketa izango da.

Uarkapeko frontoia gimnastekin beteta egongo da zapatuan, hilak 18. Goizean –10:40an hasita– Eskolarteko B mailako txapelketa egingo dute alebin eta infantil mailako gimnastek, eta hor Dragoik ordezkaritza zabala izango du, bai bakarka eta baita taldeka ere. Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko gimnasta benjaminek erakustaldia egingo dute. Taldeka sei gimnastez osatutako lau taldek hartuko dute esku, eta bakarka beste hiru gimnastek jardungo dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa