Tortura salatzeko giza kate jendetsua Arrasaten

Maite Txintxurreta 2017ko ots. 13a, 20:11
Giza katea Arrasaten barna

Arrasatear ugarik egin dute bat Sortuk gaurko Torturaren Aurkako Egunaren harira deitutako mobilizazioarekin.

Memoria historikoa lantzerako orduan poliziak eta segurtasun indarrek torturatutako euskal herritarrak ere kontuan hartzea eskatu dute, haiek ere biktima direla esanez.

Horregatik, aitortza egitea eskatu dute, adieraziaz "inpunitate osoz" torturatu izan direla arrazoi politikoengatik atxilotutako herritarrak. Hala, Euskal Memoria Fundazioaren arabera 40 tortura kasu arrasatearrek pairatutakoak direla ekarri dute gogora.

Era berean, gogorarazi dute Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetzarako departamenduaren eskutik torturari buruzko ikerketa sakona egitea eskatua duela, baina salatu dute berau atzeratzen ari direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak