Screamers and Sinners sasoi onean lan berriarekin

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 12a, 16:02

Psychobilly-a izan zen nagusi atzo Arrasateko gaztetxean; izan ere, Londreseko Moonshine Stalkers hirukotea, eta Arrasateko eta Aretxabaletako musikariek osatutako Screamers and Sinners taldeak izan ziren oholtza gainean. The revenge of... El Sacamantecas diskoa kaleratu berri du Screammers-ek, eta gustura entzun zuen gaztetxera batutako jendeak.

Erritmo biziko kantuez gozatu ahal izan zen atzo gaztetxean, eta bi kontzertu dibertigarri ikusteko aukera izan zen. Londresekoek ere, harrera beroa jaso zuten, eta jende asko batu zen gaztetxean bi kontzertuez gozatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak