Mondragon Unibertsitateak 78-71 hartu du mendean Venta de Baños taldea

Larraitz Zeberio 2017ko ots. 11a, 20:46
Mondragon Unibertsitateko jokalaria saskiratzeko puntuan.

Josu Larreategiren mutilak aurretik joan dira partidu hasieratik. Hogei puntuko errenta hartzera ere iritsi dira.

Aurkari zuzena izanik helburua, gaur, irabaztea zen eta lanak eginda gustura itzuli dira etxera Mondragon Unibertsitateko mutilak. "Partiduak fase ezberdinak izan ditu", adierazi du norgehiagokaren amaieran MU-ko jokalari Martxel Balantzategik. "Oso ondo hasi gara, baina parekatzea lortu dute, eta bigarren laurdena berdin antzean amaitu dugu. Atsedenaren ostean, berriz, 20 bat puntuko tartea hartu dugu baina berriro gerturatu dira markagailuan".
 
Atsedenean 38-31 markatzen zuen markagailuak. Hirugarren laurdenaren amaieran, berriz, 68-46. Eta norgehiagoka 78-71 amaitu da. Venta de Baños taldea sailkapeneko azken postuan dago eta ahalegina egin du garaipena eskuratzeko. Hori onartu behar zaie.
 
Arrasateko taldeari dagokionean helburua ez da aldatu: mailari eutsi nahi diote bai ala bai denboraldi honetan eta beste urrats txiki bat eman dute norabide horretan. "Bide beretik jarraitu behar dugu puntuak behar ditugulako. Aurpegia eman behar dugu norgehiagoka guztietan, eta batez ere aurkari zuzenen aurrean".  

Larreategiren taldeak Valle de Egües taldearen kantxan jokatu beharko du hurrengo astean. "Hori ere gure ligako ekipo bat da baina egia da partidu zaila izango dela. Ez dute etxean partidurik galdu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak