Premin Sampedro preso arrasatearraren senitartekoek istripua izan dutela jakinarazi du Etxeratek

Miren Arregi Amasorrain 2017ko ots. 11a, 20:32

Jaenen preso dagoen Premin Sanpedro euskal preso arrasatearraren bi anai eta gurasoek kotxe istripu bat izan dute gaur arratsaldeko lehenengo orduan, Etxeratek jakitera eman duenez. Jaengo espetxera asteburuko bisita egitera zihoazela gertatu da istripua.

Sampedroren senitartekoek Etxerati jakinarazi diotenez, "aurretik zihoan kamioiaren gurpila lehertu ondoren, errepidean gelditu den gurpil zatiaren kontra jo dute". Elkarteak gaineratu du, senitartekoen kotxeak kalte arinak izan dituela eta Guardia Zibilak atestatua egin ondoren, espetxeko bideari jarraitu diotela.

Etxeraten salaketa

Etxeratek salatu du, "presoak bisitatzeko eskubidea bermatzearren, bidai luze bezain arriskutsuak egitera behartuta izaten direla astebururo ehundaka euskal herritar, preso politikoen lagun eta senideak. 16 hildako eta hainbat zauritu suertatu dira espetxeetarako nahitaezko bidai luzeetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak