Kanpazar ARTk aise garaitu du Hernani (79-5)

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 11a, 19:18

Kanpazar Arrasate errugbi taldeak Hernani C-ren aurkako partidua 79-5 irabazi du. Partidura larri samar joan dira etxekoak, izan ere, hemezortzi jokalari soilik joan dira, baina aurkariak ere hamabostekin jokatu dute. Entsegu bat sartu dieten arren, aise irabazi dute partidua Isasiren mutilek.

Lehenengo zatia, 34-0 hasi dira irabazten zuri-moreak eta bukaeran, entsegu bat sartu dieten arren, 79-5 amaitu da partidua.

"15-0 hasi gara lehen bost minutuetan irabazten, eta euren taldeko hainbatek min hartu dute, zoratzen joan da partidua,… baina guretzat ondo" azaldu du Igor Isasi entrenatzaileak. Hala, denboraldi bikaina egiten ari dira, izan ere, hamaika partidutatik, guztiak irabazi dituzte.

Bigarren faseko azkena, Arratikoren aurka

Bigarren faseko azken jardunaldia jokatuko dute datorren astean Arratikoren aurka, eta Igor Isasi entrenatzaileak adierazi du aurkari "gogorra" dela. Hala ere, helburua irabaztea dela azaldu du, igoera faserako dinamika berdinarekin jarraitzeko asmoa dutela gaineratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak