Berri Txarrak Madrilen ikustera joateko, autobusa

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko ots. 9a, 19:00

Martxoaren 3an Berri Txarrak taldeak bira amaierako kontzertua emango du Madrileko La Riviera aretoan eta Arrasatetik autobusa antolatzen ari dira, bertara joateko. Apuntatzeko azken eguna hilaren 15a da eta apuntatu ahal izateko btxmadril@gmail.com helbidera idaztea nahikoa da.

Arrasateko hainbat kuadrillak, euren kabuz sarrerak erosi zituzten Berri Txarrak taldeak Madrilen emango duen kontzertua ikustera joateko, eta azkenean jende dezente zirela ikusita, autobusa antolatzea erabaki dute.

Momentuz, 25 pertsona inguru elkartu dira autobuserako, baina oso garesti ez ateratzeko, gutxienez, 40 pertsonako taldea osatu nahi dute. 40 pertsona joanez gero, 30 euro inguru irtengo litzaieke joan etorriko bidaia.

Apuntatzeko azken eguna hilaren 15a da eta apuntatu ahal izateko btxmadril@gmail.com helbidera idaztea nahikoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak