Dokeko zuzendari Vene Herrero, 'La casa de Bernarda Alba'-n

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko ots. 10a, 08:02
Vene Herrero arrasatearra.

Bilbon antzezten ari diren obrako antzezletako bat da Vene Herrero arrasatearra eta astebururo dituzte emanaldiak otsailean. Esperientzia berrian murgilduta, pozik dago Doke antzerki taldeko zuzendaria den Herrero.

Esperientzia berrian murgilduta dago Doke antzerki taldeko zuzendari den Vene Herrero. Urtarrilaren 20an estreinatu zuten Bilbon La casa de Bernarda Alba antzezlana, Ribera de Deusto 47ko 6. pabiloian.

Herrerok, Bernarda Alba pertsonaiari ematen dio bizia eta dio pertsonaia "gogorra" dela, baina harekin "disfrutatzeko pribilegioa" daukala egunero. Itziar Lazkano zuzendariak proposatu zion paper hori egiteko, eta Herrerok "opari" bat bezala hartu zuen: "Nire bizitza profesionala Madrileri lotuta egon da eta duela urtebete inguru erabaki nuen berriro hona bueltatzea. Arrasaten Dokekoekin jarraitzen dut, eta orain, Bernarda Albaren pertsonaiari bizia ere ematen diot Bilbon, zer gehiago eska dezaket?", dio. Gaineratu du 1986an joan zela Madrilera interpretazioa ikastera, baina Arrasateko institutuan piztu zitzaiola interesa antzerkiarekiko eta interpretazioarekiko, hain justu ere, orain eskuartean daukan obraren irakurketa dramatizatua egiten ari zirela.

Antzezlanean talde ona osatu du Karmen Pardo, Idoia Merodio, Nagore Navarro, Leire Orbe, Yannick Bergara, Aiora Sedano eta Olatz Ganboarekin batera.

Otsaileko asteburu guztietan

Emanaldiak astebururo dituzte hilabete honetan; egubakoitzetan eta zapatuetan 20:00etan eta domeketan 19:00etan. "Harrera oso ona izaten ari da antzezlana. Emanaldi bakoitzean sentitzen dugu nola ikus-entzuleek gurekin bidaiatzen duten. Antzerkiaren magia da hori", adierazi du pozez protagonistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak