'Arrasate industriala, XX.eko lehen herenean. Ikuspegi bat'

Ubane Madera 2017ko ots. 1a, 08:43
'Pueblos del País Vasco' aldizkariaren portada.

Aldizkari bati buruz dihardu gaurkoan Josemari Velez de Mendizabal historiagileak: Pueblos del Pais Vasco. Bartzelonakoa da, baina erreferentzia egiten dio ze, besteak beste, XX. mendeko lehen hereneko argitalpen hartan Mondragon izenburua zuen artikulu bat argitaratu zuten.

"A. del Dueso  ezezagun batek izenpetua, baieztapen batzuk egiten ditu, denboraren perspektibatik aztertzekotan gaurkotasun puntutxoa eduki lezaketenak. Gordin samarrak irudi daitezke". dio Debagoieneko historiagileak.  

Adibide modura, Mondragon izeneko idazkiak dio udalerriak Gipuzkoako industriarik garrantzitsuena zuela bere baitan, eta "pozez bete beharko gintuen horrek"; sarrailagintzari buruz dihardu, hain zuzen ere.

Ugazabei kritika

Baina laudorioarekin batera, kritika ere egiten da testuan. Kasu honetan, Zerrajerako ugazabei kritika: "Nagusiak dira. Eurek irensten dute sarrailagintzako industria, eta kasualitatez Tolosan, Bilbon edo Elorrion sarraila berri bat asmatzen badute, Zerrajera aterako da mugak jartzera, eta bietako bat: edo asmatzaileak asmakizuna saltzea onartzen du edo ezin izango du merkaturatu.

Artikuluan, diruaren bilaukeriaren ondoriotzat hartzen dituzte halako jarrerak, oro har, txalokatu egiten diren bilaukeriatzat.

Irakurgaia osorik kontsultatzeko: Hots Begi Danbolinak blogean dago zintzilikatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak