Batzorde informatzaileak arrasatearrei irekitzeko eskatu du Baleikek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urt. 23a, 16:22
Baleike udal taldeko zinegotzi Igor Urizar eta Eva Abuin eskaera BAZen aurkezten, Arrasateko zirkuluko beste kide batzuekin batera.

Baleikek "herritarren parte-hartze zuzenerako eta gardentasunerako" eskaera formala egin dio Udal Gobernuari; Podemosen Arrasateko zirkuluak udal barruan egiten diren batzorde informatzaileetan herritarrek parte hartzeko aukera izatea eta batzorde horietako aktak publiko egitea eskatu dio gobernuari. Proposamen horiek BAZen aurkeztu dituzte.

Batzorde informatzaileen ateak irekita herritarren parte hartzea sustatu gura dute. "Hiritarrek instituzioetan entzunak izateko eta horien funtzionamendua ezagutzeko eskubidea dute", adierazi dute ohar bidez. Horrez gain, batzorde horietako aktak publiko egitea ere nahi dute, bertan ematen diren akordioak hiritarrei "modu erraz eta garden" baten eskuragarri jartzeko. "Urrats handiak" dira horiek, diotenez: "Udal administrazioa erakunde irekiago bat bilakatuko luke, herritarrei erakundeekiko fiskalizazioa eta kontrola erraztuz. Finean, udal demokrazia zabalduz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak