Bertsoak, musika eta gehiago Jai Zaleren bigarren urteurrena ospatzeko

Julen Iriondo 2017ko urt. 23a, 18:00

Bikain ospatu dute Arrasateko Jai Zalen taberna Euskal Herrian Euskaraz taldekoek hartu zuteneko bigarren urtemuga. Kontzertuak eta bertsoak izan dituzte besteak beste, eta antolatzaileak pozik agertu dira asteburuak emandakoarekin.

Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz taldeak Jai Zale taberna hartu zuela bi urte direla ospatzen musikarekin hasi ziren egubakoitzean. Iker Laurobak eta Leire Berasaluzek giro goxoa jarri zuten hasteko euren doinu eta hitzekin, eta umorea eta parranda giroa, ondoren, Kamareroiek, Jai Zaleko zerbitzariek osatutako eta egunerako sortutako taldeak. Superheroi itxurekin, saio dibertigarria egin zuten. Euskal abesti ezagunak hartu, moldatu eta, besteak beste, EHEko kideak zirikatzeko erabili zituzten.

Egubakoitz gauean bezala, zapatu eguerdian ere bete egin zen taberna, Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak entzuteko. Apur batean librean aritu ziren, eta Beñat Zamalloaren gaiei kantari ondoren.

Domekan, azkenik, Albiste Kaxkarrak taldearen kontzertua izan zen Jai Zalen. Berriz ere taberna lepo, Berri Txarrak taldearen kantuak jo zituzten, zaleen gozagarri. Jendea pozik, eta EHEko kideak ere bai, atzokoarekin eta asteburu osoarekin.

Euskaraz bizi, euskara baita euskaldun egiten gaituena; hortik aurrera, mugarik ez, Amets Arzallusek esan bezala.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak