San Balerixo jaiak ospatuko dituzte asteburuan Arrasateko Meatzerreka auzoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urt. 24a, 09:00
Txikitxu taldearen dantza saioa, artxiboko irudi baten.

Badator urtarrileko azken asteburua eta horrek esan gura du festak ospatuko dituztela Meatzerrekan: San Balerixo jaiak. Urtero moduan, egubakoitzeko mus txapelketa –aurtengoa 36. edizioa izango da– izango da egitarauko plater nagusietako bat; izen-ematea egunean bertan irekiko dute, 18:00etatik 22:30era (943 79 97 37). Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du.

Jarraian, egitaraua:

Urtarrilaren 27a, egubakoitza

18:00 Jaiei hasiera emateko, suziri jaurtiketa

19:00 Meatzerrekakoak hitzaldia, Arantza Otaduiren eskutik

22:30 XXXVI. mus txapelketa

Urtarrilaren 28a, zapatua

16:00 Gazteendako eta umeendako jolasak; ondoren, txokolate-jana

18:00 Txerri harrapaketa

21:00 Auzokoendako afaria

Urtarrilaren 29a, domeka

11:00 Meza San Balerixoko ermitan, Gesalibarko eta Garagartzako koroekin

11:30 Txikitxu dantza taldearen saioa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak