Fruta landareek eta fruitu gorriek izan dute arrakasta gehien zuhaitz ferian

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko urt. 21a, 13:12
Zuhaitz ferian, herritarrak dagoen eskaintza ikusten.

Goizean goizeko hotzaren ostean, eguerdi partean izan da jende mugimendu handiena Arrasaten laugarren urtez egin den zuhaitz ferian. Euskal Herriko bost mintegi onenak izan dira bertan, tartean herriko Ekoudalatx, eta herritarrez gain, bailarako beste herri batzuetako eta inguruko jendea ere gerturatu da.

Urtarrileko baserritarren azokarekin batera egin da zuhaitz feria eta ingurukoen interesa piztea lortu du beste behin, jende mugimendua egon delako. Arrasateko herritarrak, Bergarakoak, Oñatikoak edota Soraluzetik etorritakoak izan dira, besteak beste, dituzten ortu txikietarako edo baratza handiagoetarako produktuak erosten.

Askotariko eskaintza

Aurtengo ferian, guztira, Euskal Herriko bost mintegi onenak izan dira, eta askotariko eskaintza izan dute. Arrasateko Udalatx mintegikoen postuan, esaterako, fruitu gorriek izan dute arrakasta handiena, horixe adierazi dute bertako kide Nerea Altunak eta Idurre Arangurenek. Eta hauxe gaineratu dute: "Jendeak fruitu gorriak begiratzen ditu orain gehien. Batez ere hau da fruitu gorrien garaia eta orain ortuko landareak nahiko geldi daudenez, fruitu gorriak eskatzen dituzte". Aukera zabala zeukaten: mugurdiak, ahabiak, andere mahatsak, goyi-ak... Euren ezaugarri nagusia gainera da, produktu ekologikoak dituztela. Orain arte Bergaran egon izan dira, baina aurrerantzean Arrasateko Gesalibar auzoan izango dira, eta horri buruz ere galdetu omen diete Udalatxekoei bertaratutakoek, informazioa jaso nahian.

Zaldibarko Areitio mintegiko Junkal Areitioaurtenak, berriz, azaldu du fruta landareen mugimendu handia izan duela gaurkoan. Gehienek sagarrak, madariak, gereziak edota intxaurrak erosten omen dituzte. Baina ba omen daude zitrikoak jartzera ere animatzen direnak; limoiak edo laranjak, kasu. Bestetik, basoko landareak eta apaingarriak ere erosi omen dituzte bertaratutakoek, eta pozik zegoen egindako salmentarekin: "Arrasaten salmenta polita egiten da", azaldu du.

Erlazionatuak

Arrasateko zuhaitz feria

Amaia Txintxurreta Guridi 2017 urt 21 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak