Doaneko wifi-eremua Arrasaten, Udal Gobernuak bultzatuta

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko urt. 18a, 12:23

12.000 euroko inbertsioarekin eramango dute aurrera Arimazubiko plazako wifi-eremua. Gainera, Portaloitik Garibai geltokira arte wifi-a doan eskaintzea da Udalaren helburua. Urtarrileko azken egunetarako prest izatea espero dute.

PSEko Oskar Garcia Obrak, Zerbitzuak, Mantenua eta Auzoak saileko zinegotziak azaldu duenez, "Arrasateko PSE-EEren programan zegoen jasota egitasmo hau. Helburua Portaloitik Garibaiko geltokira arte wifia doan eskaintzea da".

Vodafone da proiektu pilotua martxan jarriko duen enpresa hautatua, eta "zerbitzua aktibatzen denean, helburua beste toki batzuetara zabaltzea izango da".

"Zerbitzuak internet abiadura handiarekin erabiltzea ahalbideratuko die herritarrei, konexio ziur batekin. Kobertura duten guneetan sartu bezain laster, erabiltzaileak automatikoki konektatuko dira zerbitzura", azaldu du PSEk.

"Abantaila izateaz gain gizartea garatzeko oinarrizkoa dela uste dugu herritarrek konektatuta egon behar dutelako eta horretarako Internet beharrezkoa delako", azaldu du Oscar Garcia zinegotziak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak