Zuhaitz feria egingo dute zapatuan

Miren Arregi 2017ko urt. 18a, 08:00

Zuhaitz feria egingo da zapatuan Arrasaten, laugarrenez, baserritarren azokarekin batera. Horretarako, Euskal Herriko onenen artean dauden bost mintegi ekarriko ditu udalak, horietako bat Arrasatekoa.

Urtarrilaren 21ean, zapatuan, egingo da Arrasaten zuhaitz feria, azken lau urteetan egin den moduan, baserritarrena azokarekin batera. Arrasaten garai baten egiten zen zuhaitz feria baina hainbat urtetako etenaren ondoren udalak 2014an berreskuratu zuen azoka hori. Bost Mintegi etorriko dira aurten: Zaldibarko Areitio eta Belar, Igorreko Artadi, Zarauzko Lurberry eta Arrasateko Udalatx.

Aipatzekoa da, aurreko urteetan zuhaitz feriak izandako arrakasta. Herritarrak ikustera bai, baina erostera joaten dira bereziki. Datozen urteetan ere, garai honetan egiten jarraitu gura du udalak. Urtarrila, momentu ona ei da landaketak egiteko.

Ekoizpen propioa

Kontutan hartzekoa da, Seber Altubera etorriko diren  guztiek dutela ekoizpen propioa, hau da, ez direla bitartekari soilak. Eta nabarmentzekoa da baita ere, Seber Altuben egongo den mintegietako bat, Arrasatekoa dela. Gaur egun ekoizpena Gesalibarren duten Udalatx mintegikoak etorriko dira Seber Altubera. Basoko fruitu txikiak eta orturako landareak eta ekologikoak ekarriko dituzte.

Esandako moduan, goizeko zortzietatik aurrera egongo da landareak eta zuhaitzak erosteko aukera. Goiz hasiko da azoka, jendeak eguna aprobetxatu ohi dute-eta, zuhaitzak erosi eta landaketak egiteko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak