Elikagaien azoka egin dute lehen aldiz Biteri plazan

Txomin Madina Milikua 2017ko urt. 14a, 16:29

Askotariko produktuak saldu dituzten hamar postu jarri dituzte denera, eta eguraldia deserosoa izan arren jendea animatu da erosketak egitera.

Frutak, barazkiak, hestebeteak, gozogintzako produktuak, kontserbak, bakailao gazitua, ozpinetakoak... Askotariko produktuak erosteko aukera egon da gaur Arrasateko Biteri plazan lehen aldiz egin duten elikagaien azokan. Hamar postu egon dira denera, besteak beste Ordiziatik, Berriztik, Mallabitik eta Bilbotik etorritakoak. Felix Barcina artisauarena izan da herriko postu bakarra.

Eguraldi eskasa egin arren arrasatearrak animatu dira erosketa poltsak eskuetan hartu eta erosketak egitera, eta hainbatek eskertu du zapatuetan ere azoka egotea. “Astean zehar ezin dut Azoka Plazara joan, eta gaurkoa alternatiba ona da erosketak egiteko”, aipatu du, esaterako, gazte batek.

Udalaren ekimenez jarri da martxan zapatuetako azoka, eta proba moduan, abendura bitartean zapaturo egongo da.

Erlazionatuak

Elikagaien azoka Biteri plazan

Maite Txintxurreta 2017 urt 14 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak