Arrasateko Ekon eta Des-Kontrol taldeak taularen gainean berriz

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko urt. 12a, 16:27

Uztailaren 27tik 30era Lakuntzan egingo duten 20. Hatortxu Rock jaialdian kontzertu bana egingo dute.

Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko musika jaialdia da Hatortxu Rock. Urteurrena aitzaki, ahalegin berezia egin dute egitarau mardula osatzeko. 

Astean argitaratu  dituzte parte hartuko duten behin-behineko taldeen zerrenda, eta oholtza utzita dituzten hainbat talderen itzulera iragarri dute, horien artean: herrialde Katalanetako Inadaptats; Arrasateko Des-Kontrol eta Ekon; Bizardunak; Kerobia eta Ehun Kilo. Antolatzaileek diote, ez dela talde horiek zuzenean ikusteko beste aukerarik izango, "zita honetarako elkartuko direlako soilik". Era berean, lehen aldiz jaialdian izango direnak ere iragarri dituzte, Peru Altube arrasatearra kide den Huntza, horien artean. 

Sarrerak salgai dagoeneko 

Hatortxurock.eus atarian 50 eurotan eskura daitezke lau egunetako bonuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak