Siriar errefuxiatuendako arropa batzen hasi da Aita Menni Ospitalea

Leire Kortabarria 2017ko urt. 11a, 13:59
Siriako eta Irakeko errefuxiatuak, Greziako kostaldera ailegatzen.

Greziako kanpalekuetan dauden errefuxiatuei laguntzeko neguko arropa biltzeko kanpaina hasi du Arrasateko Aita Menni Ospitaleak.

Zehazki, Lighthouse Relief (Norvegia) GKEarendako eta Proactiva (Espainia) eta Mo Chara (Irlanda) itsaso-salbamendu taldeendako jasoko dute arropa. Aita Menniko Elkartasun arduradun Egoitz Zabalak esan du gizonezkoendako arropa behar dela; bereziki, oinetakoak (42 eta 44 neurri artekoak), galtzerdiak eta frakak.

Grezian dauden errefuxiatu ia guztiak gizonezkoak dira, horiek baitira Siriatik neguan ihes egiten dutenak eta kanpalekuetara bizirik ailegatzen diren gehienak.

Arropa eta oinetakoak utzi nahi dutenek urtarrilaren 16ra arte dute horretarako aukera, Aita Mennin bertan (Gesalibarren). Arduradunen esanetan, urtarrilaren 22rako kanpalekuetan behar luke arropak. Hala ere, martitzenean bertan eroan dute Bilbora furgoneta bete arropa eta oinetako; izan ere, bilketa egiten dabiltza ere Durangon eta Bilbon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak