'Cousido-Robert Doisneau'

Ubane Madera 2017ko urt. 10a, 08:40
Cousido al da?

"Santiago Cousido Martinez-Conde naiz. Beste behin ere txoko honetan agertu nintzen. Aspaldi-aspaldi Arrasaten bizi izan nintzen eta oso oroitzapen onak gordetzen ditut. Argazkian naukazue, eskuinekoa. Egia esan, ez nago oso ziur besoak gurutzatuta dituen mutiko hori ote naizen. Explikatuko naiz".

"Argazkia Robert Doisneau argazkilari frantziarrak aterata da. Eta diotenez, ni naiz erretratoko mutikoa. Galdera bat egin behar dut: inork al daki Doisneau 1955 inguruan Arrasatetik ibili ote zen? Eskertuko nuke informazioa, benetan". 

Modu horretan egiten du laguntza eskaera Josemari Velez de Mendizabalek, 1949an jaiotakoen blogean

Robert Doisneau argazkilari frantsesa da. 1929an hasi zen argazkiak ateratzen. Besteak beste, II. Mundu Gerran parte hartu zuen. Baina argazkilari moduan, bereziki Parisko gaua, kafeak, jazza… bizitza alternatiboa erretratatu zituen. 

Haren argazkirik ezagunena, baina, Musua izenburua duena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak