2017/01/21 08:00

Seber Altube plaza. Arrasate

goiena.eus

Zuhaitz feria antolatu du Arrasateko Udalak urtarrilaren 21erako

  Ingurumena  Arrasate

Hileko hirugarren zapatuko baserritarren azokarekin batera, zuhaitz feria egingo dute urtarrilaren 21ean Seber Altube plazan (08:00-14:00). Aurtengo ferian sei mintegi egongo dira: Zaldibarko Areitio, Igorreko Artadi, Zaldibarko Belar, Gatikako Etxebarria, Zarauzko Lurberry eta Arrasateko Udalatx.

Zuhaitz feria antolatu du Arrasateko Udalak urtarrilaren 21erako
Iazko zuhaitz feria, Seber Altube plazan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ikusgai eta salgai egongo diren espezieen artean honako hauek aurkitu ahalko dira: fruta-arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak, basoko fruitu txikiak eta ekologikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa