Urtarrila ere, kultura ekitaldi interesgarriz lepo Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urt. 4a, 17:33
Francoren bilobari gutuna obra iragartzeko promozio argazkia. Argazkia: Socialantzokia.eus

Arrasateko Udaleko Kultura Sailak kaleratu duen urtarrileko gidan Borobil antzerki taldearen Gu umeendako antzezlana, Su Ta Gar taldearen ikuskizun intimoa eta Artedrama taldearen Francoren bilobari gutuna antzezlana izango dira Amaia antzokian, besteak beste. Gainera, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan ere hiru kontzertu interesgarri izango dira hil honetan gaztetxean.

Kooltur Ekintza taldearen Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan, Zestoako Grises taldeak eskainiko du urte berriko lehen kontzertua; indie-rock doinuak eskainiko dituzte. Astebete geroago Bergarako What a band taldea igoko da gaztetxeko agertoki gainera eta hilabetea ixteko ardura izango dute, hilaren 26an, Gasteizko Sumision City Blues taldekoek. Jarraian, urtarrileko kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak