Jende asko hurbildu da Amaiara Micah P. Hinson eta Izaro zuzenean ikusteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abe. 30a, 14:04
Izaro zuzenean atzo, Amaia antzokian.

Gaztemaniak-en ekimenez, Micah P. Hinson eta Izaro izan ziren zuzenean atzo, hilak 29, Arrasateko Amaia antzokian. Hall-ean izan behar zen kontzertua baina jende asko hurbildu zenez, antzoki barruan egin zen. Bi artistek, nor bere estiloan, emanaldi gogoangarria eskaini zuten.

Izaro izan zen agertokira igotzen lehena. Hirukote formatuan etorri ziren: Izaro Andres Zelaieta, abeslari gisa eta gitarrarekin zein baxuaz; Iker Lauroba, baxuarekin, gitarrarekin eta teklatuekin; eta, hirukotea osatzen, Oriol Flores baterian. Emanaldi ederra izan zen, 40 bat minutukoa, eta Om diskoko abestiak oinarri izan zituena.

Ondoren, Micah P. Hinson Texasko (AEB) musikariaren bakarkako saioaren txanda heldu zen. Ordu eta erdi luzez jo zuen, gitarra eta haren ahots berezia lagun. Itxura xelebreaz igo zen, petoa jantzita eta gitarra ia lepoan zuela. Umore puntuaren ere busti zuen emanaldia, kantu batetik bestera AEBko ingeles itxian egiten zituen komentario xelebreekin. Proposamen interesgarria, ezbairik gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak