Huntza taldea, Kooltur Ostegunean

  Kultura  Arrasate

Eguen honetan, abenduak 29, Huntza taldea izango da Arrasateko gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.

"Huntza talde oso gaztea da eta Gipuzkoako herri askotako musikari gazteez osatuta dago. Beraien triki, pop, rock eta ska nahasketak harridura eragin du gazteenen artean, eta erabateko hit!-a bihurtu da beraien kantu ezagunena", azaldu dute Kooltur-en antolatzaileek.
Aurtengo abenduan kaleratutako Ertzetatik izeneko lehen lan luzea aurkezten dihardute Huntzakoek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa