goiena.eus

LKS Ingeniaritzak egingo du Anoetako eraberritzea

  Ekonomia  Arrasate

LKS Ingeniaritzak eraberrituko du Anoetako estadioa, Real Sociedad klubaren webgunearen arabera.

LKS Ingeniaritzak egingo du Anoetako eraberritzea
Anoetako estadioa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Anoeta Kiroldegiko Administrazio Kontseiluak LKS Ingeniaritza kooperatibaren eskaintza aukeratu du Anoetako estadioaren kudeaketa integratua eta eraikitzea egiteko; horrela dio Real Sociedaden webguneak. Albiste horrek dioenez, administrazio kontseiluaren orain azkeneko bileran eman da horren berri.

Lanak datorren maiatzean dira hastekoak, eta 2019ko abuztuan dira bukatzekoak.

Estadioaren ipar eta hego hondoak guztiz berrituko dira, eta, 2018ko maiatzetik aurrera, lan zailena egingo dute: joko-eremua jaistea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa