Erraustegiagatik Udalak urtero 881.041,08 euro ordaindu beharko dituela salatu du Arrasateko EH Bilduk

Julen Iriondo 2016ko abe. 26a, 13:30

Arrasateko EH Bilduk ohar bidez salatu du "bihar Gipuzkoako Foru Aldundian urrats berri bat eman nahi dela gipuzkoarron osasunaren eta poltsikoaren kaltean": "Uste dugu zaborraren arazoa ez duela konponduko honek, are gehiago, hondakinen erreketak arazo berriak sortuko ditu gure instituzioen aurrekontu eta biriketan".

"Arrasateri, esate baterako, urtean 881.041,08 euro ordaintzea dagokio datozen 35 urteetan, guztira 30.836.437,67 euro. Dirutza bat da, ezin izango duguna beste hainbat kontutarako erabili", salatu du EH Bilduk. 

Koalizioak dei egin die arrasatearrei bihar, martitzena, 12:00etan Donostiako Gipuzkoa plazan agertzeko, "protesta egitera osasunaren, ingurumenaren eta herritarron diruaren kudeaketa arduratsu eta egoki baten alde".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak