Arkitektura estudio asturiar batek egingo du Arrasateko Kulturola proiektua

Ibon Carmona 2016ko abe. 21a, 15:43

Arrasateko Udaleko kontratazio mahaiak Jovino Martinez Sierra arkitektura enpresa asturiarra hautatu du lehiaketa publikoko irabazle bezala. Hura izango da, honenbestez, Kulturola egingo duena, Zerrajerako erlojuaren eraikina birgaituz. 

Arrasateko udaleko kontratazio mahaiak Zerrajerako erlojuaren eraikina eraberritzeko Kulturola proiektuaren esleipena egin du gaur goizean. Lehiaketan aurkeztu diren enpresetatik, puntuazio altuena lortu duena Jovino Martinez Sierra arkitektura estudioa izan da.

Kontratazio mahaian, udaleko idazkari nagusiak, kontratazio teknikariak, kontu hartzaileak eta alkateak hartzen dute parte. Horrez gain, alderdi politiko guztiek bertan egoteko gonbidapena dute. Lehiaketako prozesuak, bi fase izan ditu.

Lau proiektu

Guztira, lau arkitekto talderen proposamenak izan dira aurkeztu direnak, eta hauek baldintza ezberdinak bete behar izan dituzte. Enpresa horiek aurkeztutako txosten teknikoetan, udal arkitektoak hainbat irizpide baloratu ditu:

  • Proposamen grafikoa erabilerak lotzeko, kulturola zaharberritzeko banaketa kontzepzioa, kultura ekipamendu moduan erabiltzeko, osaturik memoria deskriptibo labur batekin.
  • Eraikineko instalazio nagusien proposamena. Ingurumen, iraunkortasun, efizientzia eta energia aurrezteko irizpideak (hormak, lurra, estalkia, e.a.).
  • Baldintza akustikoak.
  • Diseinua, materialak eta eraikinaren mantentze egokia.
  • Lantalde teknikoaren osaera eta organigrama.
  • Lan metodologia, lan programa.
  • Beste abantaila tekniko batzuk.

Alkatearen esanetan, enpresa bakoitzaren proposamenak lortutako puntuazioei dagokionean, esleipen prozesua nahiko estutua egon da. Obra zuzendaritzarako lehiaketa burutu ostean, irabazle atera den enpresak proiektua idatzi beharko du orain.

Kultur eremua helburu 

Kulturola proiektua, Zerrajerako erlojuaren eraikina birgaitzeko prozesuari egiten dio erreferentzia, eta Udal Gobernuaren proiektu garrantzitsuenetariko bat da. Eraikuntza berriztatzearen helburu nagusia, herri zein bailara mailan garrantzia handiko kultur eremu bat sortzea da izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak