Goikobalu abesbatzak bi emanaldi eskainiko ditu gaur

Ibon Carmona 2016ko abe. 17a, 10:00
Abesbatzak duela pare bat urte Harreman erakundearen alde emandako kontzertua.

Harreman erakundearen aldeko emanaldiaz gain (San Frantsizko elizan, 20:00), Elai eta Elai txiki abesbatzek parrokian abestuko dute (18:00).

Goikobalu abesbatzak bi kontzertu emango ditu gaur. Alde batetik, Harreman gobernuz kanpoko erakundearen aldekoa, eta bestetik, Elai eta Elai txiki taldeena.

Koperazio proiektuen alde 

Urtero antolatzen den kontzertua izaten da, eta abesbatzako talde ezberdinek hartzen dute parte bertan. Emanaldiarekin, Harreman erakundeak urtean zehar aurrera eramandako ekintzei amaiera eman nahi die. Ekintza horiek, bizitza duin baterako aukerak sortzea eta bidezko merkataritzan aktiboki parte hartzea bilatzen dute, eta aurten ugariak izan dira.

Gaur, 20:00etan hasita, San Frantzisko elizan eskainiko den kontzertuarekin, elkarteak eskerrik beroenak helarazi nahi dizkie laguntza lanetan aritzen diren guztiei.

Gabon kantak parrokian

Harremanen aldeko kontzertuaz gain,  Elai eta Elai txiki taldeek doako kantu emanaldia eskainiko dute San Juan Batailatzailearen parrokian, 18:00etan hasita. 

Kontzertuaren lehenengo zatian, Elai txikikoek lau Gabon kanta abestuko dituzte: Gabon Gabon, Arin-Arin Kristauak, Kanta Aleluia eta Gabon Eguna. Haurren abesbatza duela lau inguru urte sortu zen, eta egun 9 neska-mutikoz dago osatua.

Elai txikikoen emanaldiaren ostean, Elai abesbatzak Georg Friedrich Händelen Mesias oratorioko zenbait konposizio kantatuko ditu. Horrez gain, gabon kanta batzuk ere abestuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak