Arrasate Musikaleko ikasleek kontzertua eskainiko dute gaur

Ibon Carmona 2016ko abe. 16a, 09:30
Ikasleek Kulturateko aretoan egindako kontzertu bat.

Gabonetako jaiei begira jarrita, Arrasate Musikaleko ikasleek, urteko egun hauetan ohikoa izaten den zuzeneko kontzertua eskainiko dute gaur Kulturateko aretoan (18:30).

Taldean zein bakarka, ikasleek hainbat abesti interpretatuko dituzte, batzuk gabon kantak izanez. 

Kontzertu horrez gain, bandak  ohikoa den Gabon Zaharreko kontzertua eskainiko du urteko azken egunean. Emanaldi hori Amaia Antzokian izango da, 13:00etan hasita.

Big Band taldearen CDa salgai

Arrasate Musikaleko taldeak bederatzi kantez osaturiko abesti bilduma kaleratu du. Diskoak bost euroko salneurria dauka, eta hurrengo leku hauetan erosteko aukera egongo da: Elkar liburu denda, Arrasate taberna, eta Musika Eskolako idazkaritzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak