Sandra Carrascori elkarrizketa 'Puntua'-n

Goiena 2016ko abe. 8a, 16:00

Sandra Carrascori egindako elkarrizketa esklusiboa irakur daiteke oraingo asteko Puntua aldizkaria-n. Arrasaten 2008an ETAk erail zuen Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren alabak hedabide bati sekula eman dion elkarrizketa luze bakarra da.

'Puntua' astero etxean jaso nahi?

Besteak beste, kontatzen du aita hil osteko lehen urteetan herrikideenganako zeukan gorrotoa gainditu duela, eta horretan, kasualitatez ezagutu zuen eta hartu-emanetan hasi zen ezker abertzaleko kide batek lagundu ziola. "Ezker abertzaleko kide batek lagundu zidan amorrua gainditzen", dio.

ETAk jardun armatua behin betiko uztea iragarri zuenetik bost urte igaro badira ere, Arrasaten "gauza gutxi" aldatu direla dio: "Pankartak dauzkagu kalean…". Eta aita erail izana "txarto" egon zela herrikideek "aitortzea modu agerikoan" gurako lukeela kontatzen du, besteak beste, Puntua-ren elkarrizketan –urtean 55 euro ordainduta, astero etxean–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak